Mezuak

"E-paperzorroa"

Hona hemen blog honetako azken sarrera. Ikasturtean zehar hainbat gaietaz eztabaidatu dugu klasean, horietariko asko hezkuntzan egiten den IKT-en erabileren ingurukoak. Sarrera honetan blog honetako sarrera guztiak hartzen dituen eskema moduko bat aurkitu dezakezue: Blogarekin hasteko, nor naizen eta zer egingo dudan azaltzen duen sarreratxo bat gehitu  nuen. Ondoren, lauhilabetean zehar hausnartuko genuenaz nire iritzia eta nituen itxaropenak azaldu nituen blogeko lehen hausnarketa moduan. Bigarren hausnarketa bakoitzak aukeratu genuen irudi bati buruzkoa izan zen, nire kasuan hodei kaiolatu bat azaltzen duen irudi bat zen. Irudi hori sarreran bertan ikusi dezakezue. Nire bizitzan zehar nola ikasi dudan ere blog honetan zuekin partekatu dut bi bideo ezberdin eginez. Lehena movie maker plataforma erabiliz eta bigarrena prezi aurkezpen baten bitartez egina. Bigarren hau QR kode baten bitartez dago sarreran adierzita; smartphonean aplikazio baten bitartez sartu ahal zare...

Pribatasunaren garrantzia

Interneten google kontua egiterakoan edo sare sozialetan lehen aldiz murgiltzean garenean, egiten dugun lehen gauza hainbat datu pertsonal publiko egin eta gure kontuari pasahitz bat jartzea da. Momentu horretan gure datuak gordetzearen garrantziari buruz jakinarazten digute eta garrantzia ematen diogu pribatasunari, baina behin ezagutza gehiago eta konfidantza gehiago dugula kontu honi garrantzia kentzen joaten gara eta gure argazkiak eta mota askotako gaiak publikoak egiten hasten gara. Instagram, twitter edo facebook-en, sare sozial erabilienak, zure kontua pribatua edo publikoa egiteko aukera dago. Pribatuan, zuk nahi dituzun pertsonek bakarrik ikusi ahal dute zuk igotzen duzuna, baina publikoa baduzu edonor sartu ahal da zuk igotzen duzuna ikustera. Pertsona ezezagun batek nor zaren, non bizi zaren, non zauden, zer egiten duzun, zer gustatzen zaizun edo norekin egoten zaren jakin ahal du zure argazki eta mezuak ikusita. Nik igotzen ditudan argazkiak, adibidez, balio gutxi du...

"La ilusión de una vida sin internet" artikulua

Blog honetako beste sarrera batean aipatu nuen bezala, gaur egun gure gizarteak konektatuta egotera bultzatzen gaitu. Lan egiteko, ikasteko, erosteko, ordaintzeko, kobratzeko, gauza ia guztietarako sare sozialen eta komunikazio digitalaren beharra behar dugu, bestela zailtasunak izango ditugu modu erraz batean egin ahal izateko. "El País" egunkariko artikulu honetan, Evgeny Morozov ikertzaileak herrialde eta enpresa batzuetan ezartzen ari diren arauei buruz hitz egiten digu. Arau hauetan langileek lan orduetatik kanpo deskonektatuta egotera duten eskubidea adierazten da. Gaur egun, internet bidezko komunkazioari esker lanorduetatik kanpo langileekin kontaktuan egon ahal dira enpresak edozein gauza bidaltzeko, eta hauek lanetik kanpo ordenagailuari begira egon behar izatea dakar horrek. Ni neu, futbol talde bat entrenatzen dut, eta ez dit denbora asko kentzen, baino egunero whatsapp-en guraso eta klubeko mezuei erantzun behar diet. Horregatik, lege hauek sortu dira, email...

"Online" vs. "Offline"

Gaur egun, sare sozialen eta "smartphone" aparatuen bitartez uneoro gaude beste pertsonei eta mota askotako informazioari lotuta, eta gero eta zailagoa egiten zaigu lotura hori haustea gero eta dependentzia gehiago dugulako horiengan. Horregatik, konektatuta edo "online" nagoen nire bizitzako hiru momentu, eta konektatu gabe "offline" nagoen beste hiru aztertuko ditut.  "Online" momentuak: 1. Ikasten dudanean, konektatuta nagoela esan dezaket bi ezaugarriengatik. Alde batetik, ikasterakoan edo unibertsitateko lanak egiterakoan, internetetik biltzen dudalako informazio gehiena, eta bestetik, hau egiten dudanean sare sozial eta weborri ezberdinak erabiltzen ditudalako musika entzuteko adibidez. Lehen ezaugarria niretzat onuragarria dela uste dut, nire ikasketak burutzera laguntzen didalako, baina bigarrena distrakzio hutsa da. 2. Etxean nagoenean denbora asko ematen dut konektatuta, bai mugikorran sare sozialak erabiltzen, bai ordenagailuan i...

"CONECTADOS"

Mende honen hasieran, munduko leku ezberdinetan dauden pertsonak ordenagailu baten bidez, modu erraz batean komunikatezko asmoarekin sare sozialak sortu ziren. Internet konexio bat izanda, hauek erabiltzeko eskubidea du edonork, eta gaur egun arte egon diren aurrerapen guztiei esker, munduko bazter gehienetara heldu dira sare sozialak. Hasieran, beste pertsonekin mezuen bidez komunikatzeko erabiltzen ziren, baina, ospetsuak egiten hasi ziren einean, lagun berriak egiteko gaitasuna, argazkiak eta bideoak zure profilera igotzeko aukera eta edozein motatako informazioa partekatzeko aukera izateko aurrerapenak gehitu zizkioten, beste askoren artean. Horrekin batera ere, sare sozial berriak asmatzen hasi ziren, bakoitza bere ezaugarri propioekin, baina beste pertsonekin komunikatezeko helburu berarekin. Gaur egun, gure gizartea sare sozialei guztiz lotuta bizi da, ia ezinbestekoak dira ikasi edo lan egin ahal izateko, edo eguneroko hainbat gauza egin ahal izateko (gmail edo google kontu...

ARTEFAKTUA

Irudia
Hona hemen blog honetako azken sarrera izango dena, taldeka burutu dugun artefaktuarena, hain zuzen.  Gaur egun, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun eta berdintasunak aurkezteko eta estereotipoekin apurtzeko, makey-makey aparatua erabili dugu. Scratch programaren bitartez, gai honi buruzko galdera batzuk sortu ditugu, bakoitzean zientifikoki frogatuta dauden bi erantzun posible jarriz. Makey-makey aparatua ordenagailura konektatuz, galderak pultsadore batzuen bitartez erantzutea lortu dugu ikastoletan umeek honen inguruan ikasteko asmoz. Betiere, galderen edukia adin desberdinetara moldatu daieteke. Galdera hauen helburu nagusia, bideoan aipatu dugun bezala, gizarteak genero rolen inguruan dituen estereotipoak haustea da, eta horretarako, galdera bakoitzaren erantzuna aztertuko dugu, berdintasuna azaltzeko hau ikasleen buruan egon ez ezean. THE SPECIAL ONES

" Lawrence anyways " pelikula

Arratsalde on guztioi, sarrera honetan klasean ikusi dugun bigarren filmaren inguruko hainbat gauza ezberdin aipatuko ditut, filma gainetik pixkat azalduz eta honek transmititu nahi dituen ideien hausnarketa bat eginez. Pelikula hau Kanadan kokatuta dago, eta institutuko irakasle batek bizitzan jasaten duen aldaketa kontatzen digu. Lawrence Alia da irakasle honen izena, eta bere bizitza nahiko egituratua da, lan on batekin, neska-lagunarekin, lagunekin eta abar, baina barruan gordeta duen sentimendu batek ez dio guztiz zoriontsua izaten uzten. Bere sexua ez da bere generoarekin bat etortzen, hau da, transexuala da, sexu aldaketa bat egitea da bere helburua eta bere neska-lagunari kontatzea erabakitzen du. Bere neska-lagunak onartzen du bere erabakia eta sexu aldaketa hori egitera laguntzen du. Honekin aurrera egiteak, hainbat arazo ekartzen dio protagonistari, bai bere bizitza personalean, bai profesionalean, gaur egun oraindik ere gizarteak horrelako pertsonak ez dituelako begi o...