Pribatasunaren garrantzia
Interneten google kontua egiterakoan edo sare sozialetan lehen aldiz murgiltzean garenean, egiten dugun lehen gauza hainbat datu pertsonal publiko egin eta gure kontuari pasahitz bat jartzea da.
Momentu horretan gure datuak gordetzearen garrantziari buruz jakinarazten digute eta garrantzia ematen diogu pribatasunari, baina behin ezagutza gehiago eta konfidantza gehiago dugula kontu honi garrantzia kentzen joaten gara eta gure argazkiak eta mota askotako gaiak publikoak egiten hasten gara.
Instagram, twitter edo facebook-en, sare sozial erabilienak, zure kontua pribatua edo publikoa egiteko aukera dago. Pribatuan, zuk nahi dituzun pertsonek bakarrik ikusi ahal dute zuk igotzen duzuna, baina publikoa baduzu edonor sartu ahal da zuk igotzen duzuna ikustera. Pertsona ezezagun batek nor zaren, non bizi zaren, non zauden, zer egiten duzun, zer gustatzen zaizun edo norekin egoten zaren jakin ahal du zure argazki eta mezuak ikusita.
Nik igotzen ditudan argazkiak, adibidez, balio gutxi dutela uste dut beste pertsonentzat, nigaz informazio gutxi ematen dutelako, baina pentsatzen dudana baino garrantzia handiagoa dute.
Duela gutxi Facebook-en pribatasun kontuak direla eta, milaka erabiltzaileen datuak gordetzen dituztela argitu da, enpresa eta gobernuen interesetarako erabiliak.
Hau esanda, argi dago sare sozialak ez direla jendea konektatzeko bakarrik sortu, jendea kontrolatzeko tresna bezala ere funtzionatzen dute. Gure gustuak eta ideiak ezagutu ahal dituzte informazio sareen bidez, eta horren arabera erabakiak hartzen dituzte.
Sarean sartzen dugun informazioa zaindu behar dugu, eta nahiz eta baliagarria ez dela pentsatu kontu handiz jokatu behar dugu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina