"CONECTADOS"
Mende honen hasieran, munduko leku ezberdinetan dauden pertsonak ordenagailu baten bidez, modu erraz batean komunikatezko asmoarekin sare sozialak sortu ziren. Internet konexio bat izanda, hauek erabiltzeko eskubidea du edonork, eta gaur egun arte egon diren aurrerapen guztiei esker, munduko bazter gehienetara heldu dira sare sozialak.
Hasieran, beste pertsonekin mezuen bidez komunikatzeko erabiltzen ziren, baina, ospetsuak egiten hasi ziren einean, lagun berriak egiteko gaitasuna, argazkiak eta bideoak zure profilera igotzeko aukera eta edozein motatako informazioa partekatzeko aukera izateko aurrerapenak gehitu zizkioten, beste askoren artean. Horrekin batera ere, sare sozial berriak asmatzen hasi ziren, bakoitza bere ezaugarri propioekin, baina beste pertsonekin komunikatezeko helburu berarekin.
Gaur egun, gure gizartea sare sozialei guztiz lotuta bizi da, ia ezinbestekoak dira ikasi edo lan egin ahal izateko, edo eguneroko hainbat gauza egin ahal izateko (gmail edo google kontuak). Gaur egungo jende gazteak, gainera, haurtzarotik ikusi eta erabili ditu eta uneoro hauei lotuta egoteko beharra gero eta handiagoa da.
Jordi Evole kazetariak aurkezten duen "Salvados" telebista saioak, sare sozialen gehiegizko erabilerari "conectados" izeneko progarama bat eskaintzen dio, bizi dugun egoerari buruz kontziente izateko, gaur egun, smartphon-en bitartez denbora guztian gaudelako komunikazio sareei konektatuta.
Honetan, mugikorrekin egoteari adikzioa duten hainbat nerabe ikusi ditzakegu, bakoitzak bere kasua kontatuz, eta honen inguruan aditua den Marc Masip terapeutak gizartean gertatzen ari dena azaltzen digu gazte hauen kasuetatik abiatuz.
Mugikor eta sare sozialak ez dira gazteen gauza, gizartearen gehiengoak erabiltzen ditu, eta askotan gara ohartzen hauengan dugun adikzioaz. Hau frogatzeko, Masip-ek Jordi Evole-ri hainbat galdera botatzen dizkio, adibidez egunkaria irakurtzen duen, eta sare sozialak eta mugikorra duenetik ez duela egunkaririk erabiltzen erantzuten dio. Honekin frogatzen da gero eta erabilgarritasun gehiago dituztela teknologia berriak, eta gero eta mepekotasun gehiago dugula haiengan.
Ni ere, bideoan agertzen diren gazteak bezala, sare sozial eta mugikorraren erabilera asko egiten dut, eta denbora asko ematen dut egunero horretan murgilduta; gauza garrantzitsuagoak egitera bideratu beharrean. Baina beste alde batetik, hemendik aurrera dena horrela izango dela eta atzera egitea ezinezkoa dela pentsatzen dut. Beraz, uste dut ohitu behar garela emendik aurrera honekin bizitzera.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina