"E-paperzorroa"


Hona hemen blog honetako azken sarrera. Ikasturtean zehar hainbat gaietaz eztabaidatu dugu klasean, horietariko asko hezkuntzan egiten den IKT-en erabileren ingurukoak. Sarrera honetan blog honetako sarrera guztiak hartzen dituen eskema moduko bat aurkitu dezakezue:

Blogarekin hasteko, nor naizen eta zer egingo dudan azaltzen duen sarreratxo bat gehitu  nuen.
Ondoren, lauhilabetean zehar hausnartuko genuenaz nire iritzia eta nituen itxaropenak azaldu nituen blogeko lehen hausnarketa moduan.

Bigarren hausnarketa bakoitzak aukeratu genuen irudi bati buruzkoa izan zen, nire kasuan hodei kaiolatu bat azaltzen duen irudi bat zen. Irudi hori sarreran bertan ikusi dezakezue.

Nire bizitzan zehar nola ikasi dudan ere blog honetan zuekin partekatu dut bi bideo ezberdin eginez. Lehena movie maker plataforma erabiliz eta bigarrena prezi aurkezpen baten bitartez egina. Bigarren hau QR kode baten bitartez dago sarreran adierzita; smartphonean aplikazio baten bitartez sartu ahal zarete bertan.

Ikusi ditugun bideo batzuk ere blog honetan sartu ditut. Guztira 4 dira: alde batetik bi pelikula "Lawrence anyways" eta "La caza" izenekoak. Hauek ikustea gomedatzen dut, sarreretan azaltzen dudan moduan gai garrintzitsuak jorratzen dituztelako. Bestalde, konpetentzia digitalei buruzko bi bideo ikusi genituen eta hoiei buruz eskema batzuk egin nituen.

Aste santuan makey-makey aparatuaren bitartez genero gaiari buruzko joku bat diseinatu genuen taldetan banatuta, gure emaitzaren bideoa ikusi dezakezue sarrera honetan.

Bukatzeko, egin ditugun azken hausnarketak izan dira nire azken sarrerak. Lau dira, eta gaur egun bizi dugun errealitateaz hitz egiten dute, sare sozialek sortzen duten dependetzia, pribatasun falta eta beharra azaltzen dutela esan dezaket laburpen moduan. Horren inguruan dudan esperientzia propioa ere sarrera batean ikus dezakezue.

Espero dut informazio guzti hau zuen gustokoa izatea eta baliagarria izatea, laster arte!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

"LA CAZA" pelikula

"La ilusión de una vida sin internet" artikulua