"Online" vs. "Offline"
Gaur egun, sare sozialen eta "smartphone" aparatuen bitartez uneoro gaude beste pertsonei eta mota askotako informazioari lotuta, eta gero eta zailagoa egiten zaigu lotura hori haustea gero eta dependentzia gehiago dugulako horiengan. Horregatik, konektatuta edo "online" nagoen nire bizitzako hiru momentu, eta konektatu gabe "offline" nagoen beste hiru aztertuko ditut.
"Online" momentuak:
1. Ikasten dudanean, konektatuta nagoela esan dezaket bi ezaugarriengatik. Alde batetik, ikasterakoan edo unibertsitateko lanak egiterakoan, internetetik biltzen dudalako informazio gehiena, eta bestetik, hau egiten dudanean sare sozial eta weborri ezberdinak erabiltzen ditudalako musika entzuteko adibidez. Lehen ezaugarria niretzat onuragarria dela uste dut, nire ikasketak burutzera laguntzen didalako, baina bigarrena distrakzio hutsa da.
2. Etxean nagoenean denbora asko ematen dut konektatuta, bai mugikorran sare sozialak erabiltzen, bai ordenagailuan informazioa bilatzen, edo bideojokoetara jolastean nire lagunekin online egiten dut askotan. Gainera, hauek konbinatzen ditut; adibidez, play station-ean lagunekin jolasten dudan bitartean sare sozialak kontsultatzen ditut edo musika entzuten dut eta abar.
3. Lagunekin nagoenean ere konektatuta nago. Etxean baino askoz gutxiago erabiltzen dut smartphone-a, baina askotan elkarrizketa bati buruzko informazioa bilatzeko, sare sozialetan gertatzen dena kontatzeko, futbol partiden emaitzak bilatzeko, bideoak ikusteko eta beste gauza askotarako erabiltzen dut, beraz "online" egoten naiz momentu hauetan.
"Offline" momentuak:
Askoz zailagoa egin zait hauek aurkitzea, eta bakarrik bi lortu ditut.
1. Kirola egiterakoan deskonektatzen dudan unea da. Normalki ez dut mugikorra nirekin eramaten korrika egitera joaten naizenean edo bizikletaz paseo bat egiten dudanean. Askotan ez dut ezta musika entzuteko aparaturik nirekin eramaten, deskonexio unea da niretzat.
2. Gauetan, ohean sartu aurretik konektatuta ez egotea zaiatzen naiz, mugikorra mahaian uzten dut eta lokartu aurretik denbora bat egoten naiz aparatu elektronikorik erabili gabe, beraz, "offline" momentua dela uste dut.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina