"La ilusión de una vida sin internet" artikulua


Blog honetako beste sarrera batean aipatu nuen bezala, gaur egun gure gizarteak konektatuta egotera bultzatzen gaitu. Lan egiteko, ikasteko, erosteko, ordaintzeko, kobratzeko, gauza ia guztietarako sare sozialen eta komunikazio digitalaren beharra behar dugu, bestela zailtasunak izango ditugu modu erraz batean egin ahal izateko.

"El País" egunkariko artikulu honetan, Evgeny Morozov ikertzaileak herrialde eta enpresa batzuetan ezartzen ari diren arauei buruz hitz egiten digu. Arau hauetan langileek lan orduetatik kanpo deskonektatuta egotera duten eskubidea adierazten da.

Gaur egun, internet bidezko komunkazioari esker lanorduetatik kanpo langileekin kontaktuan egon ahal dira enpresak edozein gauza bidaltzeko, eta hauek lanetik kanpo ordenagailuari begira egon behar izatea dakar horrek. Ni neu, futbol talde bat entrenatzen dut, eta ez dit denbora asko kentzen, baino egunero whatsapp-en guraso eta klubeko mezuei erantzun behar diet. Horregatik, lege hauek sortu dira, email eta beste plataformetatik deskonektatuta egoteko eskubidea defendatzen dutenak.

Hala eta guzti ere, laneko kontuetatik deskonektatzea posiblea den arren, gure ordu "libreak" sare sozialak kontsultatzen ematen ditugu, beraz konektatuta egoten jarraitzen dugu.

Artikuluan esaten den bezala, enpresa batzuentzat eragozpen bat da langileak deskonektatuta egotea, baina langile horiek beste enpresa batzuei onura egiten diete twitter edo facebook-en sartuta badaude. Gure bizitzari buruzko informazioa ematen dugulako hauen bidez eta enpresek gure gustuetara eta beharretara moldatu ahal dituzte haien produktuak.

Beraz, konektatuta egotea azken finean onuragarria da batentzat edo bestearentzat, eta nire ustez, galtzen duena erabiltzaileok gara, mugikorrarekin edo ordenagailuarekin ematen dugun denbora guztia gauza garrantzitsagoei kentzen diogulako.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

"LA CAZA" pelikula