" Lawrence anyways " pelikula
Arratsalde on guztioi, sarrera honetan klasean ikusi dugun bigarren filmaren inguruko hainbat gauza ezberdin aipatuko ditut, filma gainetik pixkat azalduz eta honek transmititu nahi dituen ideien hausnarketa bat eginez.
Pelikula hau Kanadan kokatuta dago, eta institutuko irakasle batek bizitzan jasaten duen aldaketa kontatzen digu. Lawrence Alia da irakasle honen izena, eta bere bizitza nahiko egituratua da, lan on batekin, neska-lagunarekin, lagunekin eta abar, baina barruan gordeta duen sentimendu batek ez dio guztiz zoriontsua izaten uzten. Bere sexua ez da bere generoarekin bat etortzen, hau da, transexuala da, sexu aldaketa bat egitea da bere helburua eta bere neska-lagunari kontatzea erabakitzen du.
Bere neska-lagunak onartzen du bere erabakia eta sexu aldaketa hori egitera laguntzen du. Honekin aurrera egiteak, hainbat arazo ekartzen dio protagonistari, bai bere bizitza personalean, bai profesionalean, gaur egun oraindik ere gizarteak horrelako pertsonak ez dituelako begi onez ikusten ez onartzen. Horregatik, orain, irkasle batek horrelako ezaugarriak izateak suposatzen duena hausnartuko dut:
Gaur egun, pixkanaka, ulertzen eta onartzen ari gara sexu eta genero arloan dauden identitate ezberdinak, baina oraindik asko falta zaigu arlo profesionalean gauza hauek onartzeko. Hezkuntzan, adibidez, irakasle batek pelikula honetan gertatzen dena egiten badu (egun batetik bestera generoa aldatzea) seguruenik ez da jakingo honen aurrean zer egin. Arazo honi aurre egiteko, irtenbide bakarra bururatzen zait, gure umeei honen inguruan hezitzea, datorren belaunaldietan guztiz integratuta egoteko.
Orain, Feuyo Gutiérrez eta Fernández del Castro (2012)-ren artikuluan begirada jarrita pelikula honen hausnarketa egingo dut. Testu honek, zinemaren bitartez errealitatean egunero gertatzen dena ikusi ahal izatea du helburu, eta horretarako Bechdel testa moduan, honek ere pelikulak aztertzeko analisi bat proposatzen dute. Honako galderak erantzuetean datza:
-Emakumeak nabarmenak dira?
Pelikula honetan emakumearen papera ezinbestekoa da, hain zuzen ere, protagonistak berak sexu aldaketa egin nahi du sentitzen den emakumearen sexua lortzeko. Horrez gain, ikusten da pelikulan agertzen diren emakumeak gizonak baino erraztasun gehiagorekin onartzen dutela Lawrencen erebakia.
-Emakume mota ezberdinak agertzen dira?
Zalantzarik gabe, bai. Film honetan mota askotako emakumeak ikusi daitezke, emakume transgenero eta transexualak, etxean senarrarekin daudenak (Lawrence-ren ama), independienteak...
-Rolak naturalizatzen dituzten eszenak saihesten dira?
Rolekin apurtzen saihatzen den pelikula dela uste dut, non pertsonaiek emakumea eta gizona berdintasunean bizitzea saihatzen dira nahiz eta gizartearen eragina indartsua den.
-Emakumeen papera aktiboa da?
Oso paper aktiboa betetzen dute emakumeek, egiatan, pelikulan agertzen den mugimendua haiek burutzen dute.
-Nabarmendu egiten dira emakumeek aurre egin behar diren genero gatazkak?
Gaurko gizartean emakumeek eta sexu eta genero identitateari lotutako pertsonek aurre egin behar dieten gatazkak pelikularen gai nagusia dela uste dut, behintzat hori nabarmentzen da pelikula osoan zehar.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina