"LA CAZA" pelikula

"LA CAZA" Pelikula honek, herri txiki bateko ikastolako maisu batek bizitzen duen esperientzia korapilatsua erakusten digu ikusleoi. Irakasle honek, umeekin jarrera oso hurbila mantentzen du, egiten duen lana maite duelako eta umeekin erlazio oso ona duelako. Horrek, neskatila batek irakaslearekiko sentimendu sendoagoak izaten hastea eragiten du eta irakasleari lotuagoa egoten hasten da, haren sentimenduak musu eta besarkada bidez adierazten. Irakasleari, gizon bat izanda, egoera honek deseroso sentizea eragiten dio. Orain, hori pixkat hausnartuko dut.

 Ume txikiekin kontaktu zuzena dagoen lanbide hauetan, pelikulan bezalako egoerak ematen dira, non umeekin jarrera afektiboa dagoen. Irakaslea gizona edo emakumea den arabera era batean edo bestean ikusten dela pentsatzen dut umeekin dagoen jarrera afektibo hori. Gizarteak emakume bat umeekin musu ematen edo hauek besarkatzen ikusten duenean ez da ikaratzen, baina baliteke gizon batek egiterakoan hain begi onez ez ikustea eta beharbada egoera konkretu baten aurrean pentsamendu okerrak ateratzea, pelikula honetan gertatzen den moduan. Horregatik, pelikulako pertsonaia nagusia gizona izan beharrean emakumea izango balitz, seguraski ez zen gertatuko gertatzen den guztia.

 Bestalde, aipatu nahiko nuke, ume askok etxean ez dutela beharko zuten afektibitatea gurasoen partez edo gainerako senideen partez, eta horregatik beste inguru batzuetan bilatzen dute. Kasu hoentan, irakasle honek umeekin afektibitate handia erakusten du eta ikasle konkretu batek harengan bilatzen du nahi gabe lehen aipatu dudan gertaera korapilatsua sortuz.

 Orain, pelikula hau Bechdel-en testaren ikuspuntutik aztertuko dut. Test honek, pelikulak generoaren ikuspegitik aztertzen ditu, ezaugarri konkretu batzuk kontuan izanda. Pelikula honetan, ezaugarri horietako bi betetzen direla uste dut, baina hirugarren bat faltan bota dut, horregatik genero aldetik parea ez dela esan daiteke.
Bi emakume baino gehiago ateratzen dira, eta horrek lehen ezaugarria betetzen du. Bestalde, emakumee horien arteko elkarrizketa bat baino gehiago agertzen dira (zuzendariaren eta neskatilaren amaren arteko elkarrizketa, protagonistaren neska-laguna eta zuzendariaren artekoa eta abar) eta horrela bigarren ezaugarria ere betetzen da, baina elkarrizketa horiek gizon bati buruzkoak dira eta hori ez du hirugarren ezaugarria betetzen.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

"La ilusión de una vida sin internet" artikulua