Blog honetako beste sarrera batean aipatu nuen bezala, gaur egun gure gizarteak konektatuta egotera bultzatzen gaitu. Lan egiteko, ikasteko, erosteko, ordaintzeko, kobratzeko, gauza ia guztietarako sare sozialen eta komunikazio digitalaren beharra behar dugu, bestela zailtasunak izango ditugu modu erraz batean egin ahal izateko. "El País" egunkariko artikulu honetan, Evgeny Morozov ikertzaileak herrialde eta enpresa batzuetan ezartzen ari diren arauei buruz hitz egiten digu. Arau hauetan langileek lan orduetatik kanpo deskonektatuta egotera duten eskubidea adierazten da. Gaur egun, internet bidezko komunkazioari esker lanorduetatik kanpo langileekin kontaktuan egon ahal dira enpresak edozein gauza bidaltzeko, eta hauek lanetik kanpo ordenagailuari begira egon behar izatea dakar horrek. Ni neu, futbol talde bat entrenatzen dut, eta ez dit denbora asko kentzen, baino egunero whatsapp-en guraso eta klubeko mezuei erantzun behar diet. Horregatik, lege hauek sortu dira, email...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina