Konpetentzia digitalari buruz bi bideo ikusi genituen IKT saio batean, eta hauek hausnartu eta ideia nagusiak atera ondoren bi eskema egin ditut zuekin partekatzeko.
"LA CAZA" Pelikula honek, herri txiki bateko ikastolako maisu batek bizitzen duen esperientzia korapilatsua erakusten digu ikusleoi. Irakasle honek, umeekin jarrera oso hurbila mantentzen du, egiten duen lana maite duelako eta umeekin erlazio oso ona duelako. Horrek, neskatila batek irakaslearekiko sentimendu sendoagoak izaten hastea eragiten du eta irakasleari lotuagoa egoten hasten da, haren sentimenduak musu eta besarkada bidez adierazten. Irakasleari, gizon bat izanda, egoera honek deseroso sentizea eragiten dio. Orain, hori pixkat hausnartuko dut. Ume txikiekin kontaktu zuzena dagoen lanbide hauetan, pelikulan bezalako egoerak ematen dira, non umeekin jarrera afektiboa dagoen. Irakaslea gizona edo emakumea den arabera era batean edo bestean ikusten dela pentsatzen dut umeekin dagoen jarrera afektibo hori. Gizarteak emakume bat umeekin musu ematen edo hauek besarkatzen ikusten duenean ez da ikaratzen, baina baliteke gizon batek egiterakoan hain begi onez ez ikustea e...
Blog honetako beste sarrera batean aipatu nuen bezala, gaur egun gure gizarteak konektatuta egotera bultzatzen gaitu. Lan egiteko, ikasteko, erosteko, ordaintzeko, kobratzeko, gauza ia guztietarako sare sozialen eta komunikazio digitalaren beharra behar dugu, bestela zailtasunak izango ditugu modu erraz batean egin ahal izateko. "El País" egunkariko artikulu honetan, Evgeny Morozov ikertzaileak herrialde eta enpresa batzuetan ezartzen ari diren arauei buruz hitz egiten digu. Arau hauetan langileek lan orduetatik kanpo deskonektatuta egotera duten eskubidea adierazten da. Gaur egun, internet bidezko komunkazioari esker lanorduetatik kanpo langileekin kontaktuan egon ahal dira enpresak edozein gauza bidaltzeko, eta hauek lanetik kanpo ordenagailuari begira egon behar izatea dakar horrek. Ni neu, futbol talde bat entrenatzen dut, eta ez dit denbora asko kentzen, baino egunero whatsapp-en guraso eta klubeko mezuei erantzun behar diet. Horregatik, lege hauek sortu dira, email...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina