IKERKETA TAILERRAREKIN HASTEKO


Nola aurre egiten diozu ikerketari?
-Ikerketa honek, gaur egun informazioa biltzeko erabiltzen ditugun tresnak eta informazio berria barneratzera bultzatzen gaituena aztertzera eramango gaitu, nola ikasten dugun hausnartzera. Honek, gaur egun gure jakintasunaren iturriak zeintzuk diren aztertzera eramango gaitu, eta nire ustez gai interesgarria da irakasle baten ikuspegitik lantzeko.
Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?
-Gaur egun eskura ditugun informazio iturrien erabilpena nolakoa da? 
-Aurkitzen dugun informazioa guztiz egiazkoa da? 
-Informazio-iturri batek eskaintzen duen informazioa beste batek eskaintzen duenaren arteko aldea zein da?Informazio berdina eskaintzen dute?
-Hezkuntza-sisteman kontuan hartzen da ikasleen ikasleak eskolatik kanpo duten ezagueraz?
Nolako erronkak aurkezten dizkizu?
-Gure esperientzia propioan murgiltzea, ideiak plazaratzeko, eta horrela hausnarketa sakon bat egiteko.
Nolako ekarpena egin ahal diozu tailerrari?
-Nire bizipenetan oinarritutako ebidentziak ekartzea eta partekatzea, eta besteen ikuspuntuak eta bizipenak entzutea ideia ezberdinak ezagutzeko.
Zer espero duzu ikastea?
-Gure ikaskuntza metodoen inguruko hainbat ideia eta hausnarketa buruan izatea espero dut. Eta gure ezaguerak benetan nondik etortzen diren eztabaidatzea. Horrez gain, eskuntza sisteman egin beharko ziren aldaketak pentsatzea, ikasleen jakinduria eta jakinmina beste ikuspuntu batetik hartuz.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

"LA CAZA" pelikula

"La ilusión de una vida sin internet" artikulua