"HODEI KAIOLATUA"



Gaur egungo gizartean, eskolan eta eskolatik kanpo ikasten diren kontzeptuen arteko aldea ikertzen eta hausnartzen ari gara egun hauetan. Horren arira, Chema Madoz argazkilariaren irudiei begirada bat ematea komeni zaigu hainbat ideia ezberdin hausnartzeko eta beste enfoke  batetik gai hau ikusteko.


Resultado de imagen de nube enjaulada




Lehen esandako irudi horien artean hau aukeratzea erabaki dut, nire ustez, gaur egungo gizartean gertatzen den errealitate bat aurkezten duelako eta nire inguruan ikusi ahal izan dudan egoera batzuei erreferentzia egin ahal diolako.

Gure hezkuntza-sisteman, eskoletan eman behar den gaitegia araututa eta neurtuta dago hainbat materia orokor lantzeko eta gazteak alfabetizatzeko. Materia horiek gaindituz gero, nahiz eta hauetan interesik ez izan, ateak irekiko zaizkizu zuk hautatu nahi dituzun gaiak lantzeko; baina, ez gaindituz gero, ate horiek ez dira hain erraz irekiko eta atzean geratuko zara beharrezkoak diren materia horiek ez gainditzeagatik. Nahiz eta eskolatik kanpo gauza batzuetan interes pila jarri (adibidez musika edo argazkilaritza) eta horretan ezagutzak bilduz joan, eskolan beharrezkoak diren ikasgai horiek ez gaindituz gero gustoko duzun gaietan ehuneko ehunean aritzeko aukerak murriztuko zaizkizu.

Nire iritziz, irudi honetan, hodeia gauzak ikasteagatik ditugun gogoak errepresentatuko lituzke; eta kaiola, eskoletan jartzen diren oztopoak lirateke. Hau da, eskolatik kanpo jakinmin izugarria izan dezakegu arlo askotan, eta gure kabuz ikasten dugunez arlo horiei buruz inork ez gaitu oztoporik jartzen. Eskolan, berriz, arau batzuei moldatu behar gara, eta aukera gutxi ditugu gustoko gaietan murgiltzeko.
Amaitzeko, eskolan ohituta gaude ikasgaietako gaitegian jartzen duenari jarraitzera, eta helburu nagusia informazio guztia ematea da. Gehienetan gauzak erritmo azkarregi batean ematen dira eta kontzeptu gehienak ahaztu egiten dira ikasleen interesa oso baxua delako.
Hori konpontzeko edo hobetzeko, ikasleek bultzatutako proiektuak eta ikerketak egin beharko ziren, interesa pizteko eta kontzeptuak buruan sartzeko.

Hauek izan dira irudi horren inguruan eta nola ikasten dugun gaiari buruz atera ditudan ideia batzuk.

Resultado de imagen de este mundo esta lleno de genios

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

"LA CAZA" pelikula

"La ilusión de una vida sin internet" artikulua