Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2017

TEKNOGRAFIA

"HODEI KAIOLATUA"

Irudia
Gaur egungo gizartean, eskolan eta eskolatik kanpo ikasten diren kontzeptuen arteko aldea ikertzen eta hausnartzen ari gara egun hauetan. Horren arira, Chema Madoz argazkilariaren irudiei begirada bat ematea komeni zaigu hainbat ideia ezberdin hausnartzeko eta beste enfoke  batetik gai hau ikusteko. Lehen esandako irudi horien artean hau aukeratzea erabaki dut, nire ustez, gaur egungo gizartean gertatzen den errealitate bat aurkezten duelako eta nire inguruan ikusi ahal izan dudan egoera batzuei erreferentzia egin ahal diolako. Gure hezkuntza-sisteman, eskoletan eman behar den gaitegia araututa eta neurtuta dago hainbat materia orokor lantzeko eta gazteak alfabetizatzeko. Materia horiek gaindituz gero, nahiz eta hauetan interesik ez izan, ateak irekiko zaizkizu zuk hautatu nahi dituzun gaiak lantzeko; baina, ez gaindituz gero, ate horiek ez dira hain erraz irekiko eta atzean geratuko zara beharrezkoak diren materia horiek ez gainditzeagatik. Nahiz eta esk...

IKERKETA TAILERRAREKIN HASTEKO

Nola aurre egiten diozu ikerketari? -Ikerketa honek, gaur egun informazioa biltzeko erabiltzen ditugun tresnak eta informazio berria barneratzera bultzatzen gaituena aztertzera eramango gaitu, nola ikasten dugun hausnartzera. Honek, gaur egun gure jakintasunaren iturriak zeintzuk diren aztertzera eramango gaitu, eta nire ustez gai interesgarria da irakasle baten ikuspegitik lantzeko. Nolako galderak etortzen zaizkizu burura? -Gaur egun eskura ditugun informazio iturrien erabilpena nolakoa da?  - Aurkitzen dugun informazioa guztiz egiazkoa da?  -Informazio-iturri batek eskaintzen duen informazioa beste batek eskaintzen duenaren arteko aldea zein da? Informazio berdina eskaintzen dute? -Hezkuntza-sisteman kontuan hartzen da ikasleen ikasleak eskolatik kanpo duten ezagueraz? Nolako erronkak aurkezten dizkizu? -Gure esperientzia propioan murgiltzea, ideiak plazaratzeko, eta horrela hausnarketa sakon bat egiteko. Nolako ekarpena egin ahal diozu tailerrari? -N...

NOR NAIZ NI?

Kaixo lagunak, Nire izena Mikel da, eta lehen hezkuntza ikasten ari naiz Euskal Herriko Unibertsitatean. Blog honetan, IKT ikasgaian jorratuko ditugun gaiei buruzko hausnarketak eta ikuspuntu ezberdinak aipatuko ditut.