"CONECTADOS"
Mende honen hasieran, munduko leku ezberdinetan dauden pertsonak ordenagailu baten bidez, modu erraz batean komunikatezko asmoarekin sare sozialak sortu ziren. Internet konexio bat izanda, hauek erabiltzeko eskubidea du edonork, eta gaur egun arte egon diren aurrerapen guztiei esker, munduko bazter gehienetara heldu dira sare sozialak. Hasieran, beste pertsonekin mezuen bidez komunikatzeko erabiltzen ziren, baina, ospetsuak egiten hasi ziren einean, lagun berriak egiteko gaitasuna, argazkiak eta bideoak zure profilera igotzeko aukera eta edozein motatako informazioa partekatzeko aukera izateko aurrerapenak gehitu zizkioten, beste askoren artean. Horrekin batera ere, sare sozial berriak asmatzen hasi ziren, bakoitza bere ezaugarri propioekin, baina beste pertsonekin komunikatezeko helburu berarekin. Gaur egun, gure gizartea sare sozialei guztiz lotuta bizi da, ia ezinbestekoak dira ikasi edo lan egin ahal izateko, edo eguneroko hainbat gauza egin ahal izateko (gmail edo google kontu...