Konpetentzia digitalari buruz bi bideo ikusi genituen IKT saio batean, eta hauek hausnartu eta ideia nagusiak atera ondoren bi eskema egin ditut zuekin partekatzeko.
Interneten google kontua egiterakoan edo sare sozialetan lehen aldiz murgiltzean garenean, egiten dugun lehen gauza hainbat datu pertsonal publiko egin eta gure kontuari pasahitz bat jartzea da. Momentu horretan gure datuak gordetzearen garrantziari buruz jakinarazten digute eta garrantzia ematen diogu pribatasunari, baina behin ezagutza gehiago eta konfidantza gehiago dugula kontu honi garrantzia kentzen joaten gara eta gure argazkiak eta mota askotako gaiak publikoak egiten hasten gara. Instagram, twitter edo facebook-en, sare sozial erabilienak, zure kontua pribatua edo publikoa egiteko aukera dago. Pribatuan, zuk nahi dituzun pertsonek bakarrik ikusi ahal dute zuk igotzen duzuna, baina publikoa baduzu edonor sartu ahal da zuk igotzen duzuna ikustera. Pertsona ezezagun batek nor zaren, non bizi zaren, non zauden, zer egiten duzun, zer gustatzen zaizun edo norekin egoten zaren jakin ahal du zure argazki eta mezuak ikusita. Nik igotzen ditudan argazkiak, adibidez, balio gutxi du...
Gaur egungo gizartean, eskolan eta eskolatik kanpo ikasten diren kontzeptuen arteko aldea ikertzen eta hausnartzen ari gara egun hauetan. Horren arira, Chema Madoz argazkilariaren irudiei begirada bat ematea komeni zaigu hainbat ideia ezberdin hausnartzeko eta beste enfoke batetik gai hau ikusteko. Lehen esandako irudi horien artean hau aukeratzea erabaki dut, nire ustez, gaur egungo gizartean gertatzen den errealitate bat aurkezten duelako eta nire inguruan ikusi ahal izan dudan egoera batzuei erreferentzia egin ahal diolako. Gure hezkuntza-sisteman, eskoletan eman behar den gaitegia araututa eta neurtuta dago hainbat materia orokor lantzeko eta gazteak alfabetizatzeko. Materia horiek gaindituz gero, nahiz eta hauetan interesik ez izan, ateak irekiko zaizkizu zuk hautatu nahi dituzun gaiak lantzeko; baina, ez gaindituz gero, ate horiek ez dira hain erraz irekiko eta atzean geratuko zara beharrezkoak diren materia horiek ez gainditzeagatik. Nahiz eta esk...
Kaixo lagunak, Nire izena Mikel da, eta lehen hezkuntza ikasten ari naiz Euskal Herriko Unibertsitatean. Blog honetan, IKT ikasgaian jorratuko ditugun gaiei buruzko hausnarketak eta ikuspuntu ezberdinak aipatuko ditut.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina