Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2018

"LA CAZA" pelikula

"LA CAZA" Pelikula honek, herri txiki bateko ikastolako maisu batek bizitzen duen esperientzia korapilatsua erakusten digu ikusleoi. Irakasle honek, umeekin jarrera oso hurbila mantentzen du, egiten duen lana maite duelako eta umeekin erlazio oso ona duelako. Horrek, neskatila batek irakaslearekiko sentimendu sendoagoak izaten hastea eragiten du eta irakasleari lotuagoa egoten hasten da, haren sentimenduak musu eta besarkada bidez adierazten. Irakasleari, gizon bat izanda, egoera honek deseroso sentizea eragiten dio. Orain, hori pixkat hausnartuko dut.  Ume txikiekin kontaktu zuzena dagoen lanbide hauetan, pelikulan bezalako egoerak ematen dira, non umeekin jarrera afektiboa dagoen. Irakaslea gizona edo emakumea den arabera era batean edo bestean ikusten dela pentsatzen dut umeekin dagoen jarrera afektibo hori. Gizarteak emakume bat umeekin musu ematen edo hauek besarkatzen ikusten duenean ez da ikaratzen, baina baliteke gizon batek egiterakoan hain begi onez ez ikustea e...